Ikusmin handia pizten dauan Euskal Zirkua Elorriora iritsi da. Artista paregabez osatutako taldeak bederatzi ikuskizun aurreikusita euki dauz eta horreetariko hiru antzeztu dabez. Barikuan, hilak 7, 19:00etan; zapatuan, hilak 8, 18:00etan eta 20:30ean; domekan, hilak 9, 11:00etan. Asteon zirkuzale gehiago erakarteko erea eukiko dabe, eguenean, hilaren 13an, 19:00etan; hilaren 14an, 19:00etan; hilaren 15ean, 18:00etan eta 20:30ean; eta hilaren 16an, domekan, 19:00etan. Portugaleten eta Markinan arrakasta handia jaso eta gero Bizkaiko azken emonaldiak izango dira Elorriokoak.
Gaur Lau Haizetara zirkuaren magiaz eta Euskal Zirkuaren eskeintzaz berba egiteko Iker Galartza pailazoa eta artista euki dogu.