Imanol Rego Innobasque-ko presidente izentau dabe oraintsu

Bizi dogun egoera nahasgarri hau aukerea izan leikela uste dau Innobasque-ko presidente barriak

Imanol Rego: “Aukera izugarria dogu gure gaur egunekoa eta etorkizuna berridazteko”

Imanol Rego / Innobasque

Imanol Rego izentau dabe oraintsu Innobasque Euskal Barrikuntza Agentziako presidente. Egoera geopolitiko korapilotsuan hartu dau kargua, baina berak uste dau aukerea izango dala eta Euskal Herriaren oraina eta geroa berridazteko balioko dauela. 900 erakunde publiko eta pribadu batzen dira Innobasque-n, eta lan itzela egin da barrikuntza, ikerketa garapen arloan. Aurton 2.400 milioi inguru inbertiduko dira ikerketa eta garapenean, %8’4ko gorakadea igazko urteagaz alderatu ezkero.

Imanol Rego da Innobasque-eko presidente barria, Manuel Salaverriaren lekukoa hartuta. Rego, Irizar taldeko zuzendari nagusia, Barrikuntza Agentziako bosgarren presidentea izango da. Donostian jaiotakoa, 1972. urtean, 2022an sartu zan Innobasque-ko Zuzendaritza Batzordean. Ingeniari industriala da iksketaz, Harvard eta Singapurreko negozio eskoletan be formazinoa jasotakoa, eta lan esperientzia handia dauka industrian, teknologian, mogikortsunean eta atzerriko merkaduetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00