Juan Ramon Azpitarte, Imuntzo izan da aste honetako konbidaua Aupa Bizkaia irratsaioko Kafetxu Bana tartean. Azpeitiako trikitilariagaz berbetan, bere ibilbide oparoaren errepasoa burutu dogu. Hastapenetan Xabier Errasti Epelarregaz joten hasi arren, Imuntzoren ibilbideak Belokigaz lotura estua dauka.
1989an alkartu ziran Imuntzo eta Beloki. Alkarregaz bigarren postua eskuratu eben 1991ko Euskadiko Trikiti Txapelketan. Horren ostean, zortzi disko kaleratu ebezan: Jo ezak! (1991), Trikrisia (1993), Saturnotrik (1996), Louisianara noa (1999), Ganbaran bai (Urolako trikitixa) (2004), Gauaren helduan (2007), Gezurra ez da egia (2011) eta Egurre (2015).
Estilo barritzailea
Imuntzok eta Belokik trikitiaren eta panderoaren mundua goitik behera astindu eben. Izan be, kanpoko estiloen eraginagaitik, oso pieza barritzaileak egin ebezan. Kaleratutako azken diskotik bederatzi urte igaro diranean, trikiti irakaslea da Imuntzo gaur egun.