Aginagako entrenatzaileak zazpigarren denporaldia beteko dau jarraian Antiguako Ama trainerua zuzentzen

Ondarroako traineruak hasiera baten uste baino arazo gitxiago euki dauz Eusko Label Ligan jarraitzeko

Iñaki Errasti: “Etxean lez sentitzen naz Ondarroan”

Iñaki Errastik zuzenduko dau Antiguako Ama zuzentzen datorren denporaldian / Bizkaia Irratia

Traineru denporaldia domekan amaitu zan Ondarroako gizonezkoen traineruarentzat. Antiguako Ama ez da lehiatuko Eusko Label Ligearen azken estropada bietan, Bermeon eta Portugaleten eta domekan Donostiako badian egin ebena izan zan urteko azken estropadea. Ganera, amaierea arraroa izan zan Kontxako banderaren antolatzaileak, Donostiako udalak, lehiaketatik kanpo itxi ebalako arraunlarien zerrendea epez kanpo aurkezteagaitik.

Eusko Label Ligako sailkapeneko hamargarren postuan amaitu dau denporaldia, hamaikagarrenari, Santurtziri hogetalau puntuko aldea kenduta. Ganera, bederatzigarren sailkatu dan Kaikugaz puntu biko aldea baino ez da egon. Beraz, argi esan daiteke Ondarroak ez dauela arazo handiegirik izan maileari eusteko. Datorren denporaldira begira, ez da aldaketarik egongo Ondarroako traineruaren entrenatzaile postuan, Iñaki Errastik segiduko dau-eta. Aginagakoaren zazpigarren denporaldia izango da Ondarroan. Etxean lez sentitzen dala esan deusku Errastik.

Azken denporaldietan aldaketa asko egon badira be, aurtengo blokeari eusteko asmoa dauka entrenatzaileak. Hasteko, Iñigo Larrinagak ez dau jarraituko patroi lanetan. Xanet Gimeno gaztea gogor dator atzetik. Ondarroako entrenatzaileagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00