Azpiegitura barritzeko prozesua etenda dago aspalditik

Berrizko belodromoa estaltzeko proiektua bultzetako eskatu deutsie Durangaldeko Mankomunidadeari

Iñaki Etxezarraga: “Belodromoaren estalkia ez da kapritxo bat”

Bizkaiko txirrindulariek, klubek eta txirrindularitza eskolek ezinegona adierazo dabe / SOS Berrizko belodromoa

Durangaldeko Mankomunidadeak hilabete honetan erabagiko dau Berrizko belodromoa estaltzeko proiektuagaz aurrera jarraitu ala ez. Atzo, bagilaren 10ean, bilera bat egin eben gaia jorratzeko. Dirudienez, egitasmoak ez dau aurrera egingo momentuz, oso garestia dalako. Horren aurrean, Bizkaiko txirrindulariek, klubek eta txirrindularitza eskolek ezinegona adierazo dabe SOS Berrizko Belodromoa lelopean. Iñaki Etxezarraga erabiltzaileak esan deuskunez, aukera gitxi dagoz pistako txirrindularitza egiteko Bizkaian, instalazinoen egoerea dala eta: “Belodromoaren estalkia ez da kapritxo bat”.

Ganera, espazio estali bat izatea bereziki garrantzitsua da neguko hilabeteetan, eguraldi txarrak pistako txirrindularitza modu erregularrean entrenatzea eta lehiatzea zaildu edo ezinezko bihurtzen dauenean. Beraz, belodromo estali batek urte osoan zehar jarduera bermatuko leuke, entrenamendu eta lehiaketetarako baldintza egokiak eskainiz. Ganera, Etxezarragak dino belodromo estali bat ez litzatekela soilik txirrindularitzarako izango. Izan be, erabilera anitzeko gunea izango litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00