2003tik ia urtero lan barria argitaratzen dau Iñaki Irasizabal idazleak. Aurten be, Elkar argitaletxearen eskutik, nobela baltz barria kaleratu dau: “Otsoa etorriko da”. Nobelan 28 urteko Maider emakumea da protagonista eta bere senideekaz bizi dabezan gora-beherak hainbat istorioetarako bidea zabaltzen dabe.
Iñaki Irasizabalek aitortu deuskunez, berak idazten dabezan nobela baltzak gizarteko hainbat arlori buruzko haursnarketa bilatzeko balio dabe. Testuingurua interesetan jako idazleari, gaizkilea nor izan dan argitzea baino.
Irakurrieran irratsaiora etorten diran idazle guztien antzera, Durangon jaio eta Zornotzan bizi dan idazleak be disko bat ekarri dau: Jose Luis Encinas gitarrajolearen “Duende”. 1997an argitaratu zan lan honek urrezko diskoa irabazi eban Estatu espainiarrean.