Iñaki Maruri: "Bilbo da ikuskizunaren protagonista nagusia"

Aktore euskaldunak Antzoki Ibiltaria proiektuaren antzezlanaren nondik norakoak azaldu deuskuz

Iñaki Maruri: “Bilbo da ikuskizunaren protagonista nagusia”

Gurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarina dira Antzoki Ibiltariaren aktoreak / Eusko Jaurlaritza

Antzoki Ibiltaria ikuskizunak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu garagarrilaren zapatu eta domeketan. Gurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarina aktore dituan antzezlana uritik ibiliko da autobus turistiko batean. Modu horretan, Bilboko gune ospetsuenetatik pasauko da antzezlan dibertigarria.

Egun bakotxean hiru emonaldi egingo dira, ordu batekoak gitxi gorabehera. Gehienez 40 lagunek ikusi ahalko dabe pase bakotxa. Izan be, soilik autobusaren goikaldean antzeztuko dabe. Hori dala eta, behekaldekoak ez dira erabilgarri egongo. Aktoreen arteko sintonia paregabea da, aspalditik ezagutzen diralako, Iñaki Marurik azaldu deuskun moduan.

Sarrerak

Antzoki Ibiltarirako sarrerak ikuskizunaren webgunean erosi ahal dira. Hainbat txandetako paseak agortuta dagoz dagoeneko. Beraz, dagozan lekuak mugatuak dira. Gainera, emonaldi bakotxa berezia da. Izan be, Frantziako Tourra bezalako ekitaldiek autobusaren ibilbidea moldatuko dabe. Beraz, inprobisazinorako tartea be egongo da.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular