Iñaki Urrutia: "Abanto-Zierbenan daukagun erronkarik handienak mogikortasuna eta ekologia dira"

Herriko egoerea, proiektuak eta erronkak plazaratu deuskuz Abanto-Zierbenako alkateak

Iñaki Urrutia: “Abanto-Zierbenan daukagun erronkarik nagusienak mogikortasuna eta ekologia dira”

Iñaki Urrutia Abanto-Zierbenako alkatea / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioa Abanto-Zierbenara hurreratu da. Meatzaldea eskualdean kokatuta, hainbat auzo daukan udalerria da Abanto-Zierbena. Erdigunea Gallarta auzoan dago kokatuta. Gallarta da, Abanto-Zierbena herriko auzo nagusia, 5 mila biztanle inguru daukaz. Abanto-Zierbenak, barriz, 9.300 inguru. Udalerriak egitura konplexua dauka, izan be, Abanto-Zierbenak hainbat auzo daukaz, 30 baino gehiago, eta hiru dira nagusiak biztanle kopuruaren aldetik: handiena Gallarta, eta ostean Las Carreras eta San Fuentes. Herriko auzoen arteko mogikortasuna eta ekologia erronka nagusienak dirala azaldu deusku Iñaki Urrutia alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular