Bilboko Eleizbarrutia eta Bilboko Koral Alkartearen kolaborazinoari esker kaleratu da diskoa

'Kanta dagigun danok' kantu liturgikoen hirugarren alea kalean da

Iñigo Alberdi: “Musikalki erronka bat izan da”

'Kanta dagigun danok - Garizuma' bildumearen aurkezpena / Bizkaia Irratia

`Kanta dagigun danok’ bilduma Bilboko Eleizbarrutiaren eta Bilboko Koral Alkartearen arteko kolaborazinoari esker, eta Gondra Barandiaran Fundazioaren laguntzeagaz sortzen dan proiektua da. Musika liturgikoa batzen dau, bai euskeraz bai gazteleraz. Helburua parrokiei ospakizunetan laguntzeko ohikoenak diran kantuak eskaintzea da. Momentuz, bildumearen hiru disko kaleratu dabez, Abendualdi, Gabonetako eta Garizumako kantuak batuz.

Zezeilaren 1ean, Bilboko Koral Alkarteak On Joseba Segura gotzainari ‘Kanta dagigun danok’ kantu bildumearen hirugarren alea eroan eutsan. Bilboko gotzainak eskerrak emon eutsazan Bilboko Koral Alkarteari, “proiektu honetan jarri daben gogoagatik” eta “makalen dagozan gure alkarteetan” kantu liturgikoen ohiturea bizirik mantentzeagatik. Aurreko disko biakaz gertau zan moduan, oraingoan be grabazinoak Deustuko Unibertsidadeko kapera gotikoan egin dira. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, 50 kantarik hartu dabe parte proiektuan. Eurekaz batera, Josetxo Brey bakarlariak eta Alberto Saez Puente, Gorka Iglesias eta Xabier Arana organo joleak.

Iñigo Alberdi Bilboko Koral Alkarteko gerenteak eta Jesus Llarena Bilboko Eleizbarrutiko Liturgia arduradunak proiektuaren inguruko zehaztasunak emon deuskuez Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular