Aste gitxi pasau dira Iñigo Ansola EAJko Bizkaiko presidente izentau ebenetik. “Lehenengo egunak lur hartzeko izaten dabilz, pozik nago eta era berean une intensoak izaten dabilz” adierazo dau BBBko presidenteak.
Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidente barriak gaur Goizeko Izarrtean saioan adierazo dauenez, bere alderdiak ez deutso inoiz uko egingo erabagiteko eskubideari. “Azken finean, eskubide bat da eta gure politiken mugea herriaren berba izango da” adirazo dau Ansolak.
Bizkaiko aurrekontuak
Ansolak ziurtau dauenez, akordu horregaz, EAJk erakutsi dau zenbait erakundetan gehiengo osoa izan arren, akorduei inoiz ez deutsezala ateak ixten. “BFAren aurrekontua 2.174 milioi eurokoa da, eta EH Bildugaz akordioa lortu da, hiru urtean 33 milioi euroko partidak onartuta. Adierazgarria iruditzen jata zelango erraztasunez lortu dogun halako akordu bat. Ateak edegita dagoz akorduetarako, eta kasu honetan ikusi da oso erraza dala akorduak lortzea” adierazo dau.
EAJ herriaren zerbitzura dagoan alderdi politikoa dala esan dau Ansolak. “Zenbat eta egonkortasun gehiago izan, hobe denontzat” gaineratu dau. Hori dala eta, EH Bilduk, lurraldearen arabera, jarrera oso ezbardinak eukitea salatu dau.