Erein argitaletxeak "Etxe Berdea" nobela baltzen Uzta Gorria bilduman argitaratu dau

"Etxe berdea" nobela baltzak found footage teknika narratiboa erabilten dau

Irakurleak lotu beharko dauz Andoni Agirrezabalaren lehen nobelako hariak

Andoni Agirrezabala Eizagirre / Bizkaia Irratia

Biologian ikasketak egin eta irakasle izateko prestatzen dabil Andoni Agirrezabala Eizagirre. Erein argitaletxearen eskutik “Etxe Berdea” bere lehen nobela argitaratu dau. Argitaletxeak “Uzta Gorria” nobela baltzei eskainitako bilduman sartu dau.

Irakurlearen esku egongo da kontakizunean zer gertatu dan jakitea. Beldurrezko ikus-entzunezkoetan erabilten dan teknika narratiboaz baliatu da Andoni, eta irakurlearen esku gordin izten dauz jakin beharrekoak nork bere kontuak atarateko.

Irakurrieran irratsaioan idazleak musikari baten lana aukeratzen dabe euren barriketaldia girotzeko. Oraingoan, Mikel Laboak 1974an argitaratu eban “Bat Hiru” diskoa aukeratu dau. Izan be, nobela idatzi bitartean disko horretako kantuek berak bilatzen eban atmosfera magikoa sortzeko lagungarri izan zalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular