Gotzon Barandiaran larrabetzuarra izan da gonbidaua aste honetako Irakurrieran euskara hutsezko literaturari eskainitako irratsaioan. Susa argitaletxearen eskutik kaleratu dauan azken lanari buruz berba egin dogu beragaz: “Hildako haurra”
Poema liburuak, saiakerak eta narratiba lanak be argitaratu dauz Gotzon Larrabetzuk. Musikari be ibilitakoa da, Bihotz Bakartien Klubekoekin batera “Katamalo” laneko olerkiak oholtza gainean abesti egin eta zabalduz. “Hildako haurra” liburuan bi antzezlan aurkituko ditugu.
Sortze prozesuan, besteak beste, Mikel Azpiroz musikariaren “Zuri” lana entzun dau, 2016an argitaratutako. Azpirozen piano doinuek lasaitasuna emon eta argiuneak ekartzen deutsazala aitortu dau idazleak. Azpirozen musikak jantzi dau Mikel Ayllon idazleagaz euki dauan irratiko solasaldia.