Jaiak ondo doazela azpimarratu dau Bilboko udaleko jaietako zinegotziak

Jaietako zinegotziaren berbetan errespetoa da jaiak ondo igaroteko garrantzitsuena

Itziar Urtasun: “Nahiz eta komun gehiago jarri, txisa kalean egitearen arazoak jarraitzen dau, hezkuntza kontua da”

Gaur abuztuaren 25a da, Bilboko jaia eta gure estudioetan izan dogu Bilboko jaietako zinegotzia Itziar Urtasun eta beragaz jaiei errepaso egin deutsague, jaiak ondo doazela esan deusku nahiz eta kalean txisa egitearen arazoa ez dakien zelan konpondu, askoz komun gehiago jarri dabez eta halan eta guztiz be jendeak kalea aukeratzen dau txisa egiteko eta horrek herritar askoren asarrea sortzen dau (arrazoiagaz) ez dalako bidezkoa komunak egon eta kalean egitea. Hezkuntza kontua dala eta ia konpontzen dan esan dau komunak erabilteko eskatu dau. Batez be jaietan garrantzitsuena errespetoa dala esan deusku..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular