Iurretako kofradien lana gogoratu eta dauken garrantzia jaso eta gizarteratzeko liburua eta ikus entzunezkoa argitaratu dabe. Iurretako kofradien batzordeak eta Gerediaga alkarteak plazaratu dabe. Argitalpena gaur arratsaldean aurkeztuko deutse herritarrei Goiuriako kultur gunean. Gorka Lazkano kofradien batzordeko burua da eta beragaz berba egin dogu Goizeko Izarretan saioan. Sei kofradia dagoz Iurretan eta guztiek batzorde bat osotzen dabe. Ibilbide historikoaren inguruan gogoratu dabe 1973an aro barri bat hasi zala kofradientzat. Urte horretan kofradiek basoen kudeaketea berreskuratu eben Durangoko udalagaz basoen jaubetzaren inguruan izandako gatazkaren ostean.
Kofradietako parte-hartzeari buruz galdetuta azkenaldion andra gehiago eta adinez gazteagoak igerri dabezala azaldu deusku Gorka Lazkanok.