Gorka Lazkano: "Gero eta andra gehiago aukeratu dira batzordeetako buru"

Kofradien historia batzen daben liburua eta dokumentala sortu dabe Iurretan

Iurretako kofradien iragana eta oraina bizirik

Liburuaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Iurretako kofradien lana gogoratu eta dauken garrantzia jaso eta gizarteratzeko liburua eta ikus entzunezkoa argitaratu dabe. Iurretako kofradien batzordeak eta Gerediaga alkarteak plazaratu dabe. Argitalpena gaur  arratsaldean aurkeztuko deutse herritarrei Goiuriako kultur gunean. Gorka Lazkano kofradien batzordeko burua da eta beragaz berba egin dogu Goizeko Izarretan saioan. Sei kofradia dagoz Iurretan eta guztiek batzorde bat osotzen dabe. Ibilbide historikoaren inguruan gogoratu dabe 1973an aro barri bat hasi zala kofradientzat. Urte horretan kofradiek basoen kudeaketea berreskuratu eben Durangoko udalagaz basoen jaubetzaren inguruan izandako gatazkaren ostean.

Kofradietako parte-hartzeari buruz galdetuta azkenaldion andra gehiago eta adinez gazteagoak  igerri dabezala azaldu deusku Gorka Lazkanok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular