Eragintza Fundazinoak igaz 568 pertsonen laneratzean lagundu eban

Buruko gaixotausuna daben 10 lagunetik 8 langabezian dagoz

Izaskun Landaida: “Mari Luz bi urtez etxetik urten barik egon da, orain enpresa baten lanean dago”

Izaskun Landaida (Eragintza) / Bizkaia Irratia

Osasun mentaleko arazoren bat dauken hamar pertsonetatik zortzik ez dauke lanik. Langabezia buruko gaixotasuna dabenen artean %80koa da. Eragintza Fundazinotik laneratze prozesuan laguntzen deutse osasun mentaleko arazoak dabezanei. Iaz bostehun lagun ingurugaz egin eben lan eta aurten be antzera dabilzala kontau deusku  Izaskun Landaida, Eragintzako zuzendariak. “Ansiedadea, depresinoa edo nahasmendu bipolarra euki dabenak dira, tratamenduan dagoz eta eurek be enplegu bat merezi dabe” gaineratu dau Landaidak. Eragintzan enpresakaz zuzeneko hartuemona daukie eta, enpresak eurak, pertsona honeek laneratzeko gero eta abegikorrago antzemoten dabez.

568 lagun izan ziran iaz Eragintzara joan ziranak, orain lau urte baino %18 gehiago. 398 gizonezko eta 170 emakumezko. Euren egoerea kontuan izanda, formazinora bideratzen dabez, edo daukiezan zentro profesionaletara, edo enplegu arruntera be bideratzen dabez batzuk. Buruko gaixotasuna daben andrazkoei, gizonezkoei baino, gehiago kostetan jake enplegua lortzea. “Arrazoi horregaitik Eragintzan programa berezi bat ipini dabe martxan, emakumea erdigunean jarri doguz” azaldu deusku Izaskun Landaidak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude