"Beste primateek baino kume gehiago eukitea lortu dogu" esan dau Juan Ignacio Pérez Iglesiasek

"Primates al este del Edén" giza eboluzinoari buruzko liburua kaleratu dau EHUko katedradunak

J. Ignacio Pérez Iglesias: “Gibela, garuna eta bihotza 37 gradutan dekoguz, eskuak 15 gradutan”

Juan Ignacio Pérez Iglesias (EHU) / Bizkaia Irratia

Giza eboluzinoari buruzko liburua kaleratu dau Juan Ignacio Pérez Iglesiasek. Al este del Edén izenburuagaz EHUko Fisiologian katedradunak giza eboluzinoagaz lotutako hainbat txatal azaltzen dauz.

Ugalketa ebolutiboa

Gure fisiologian aldaketa handiak gertatu dirala dino Pérez Iglesias. “Tenperatura konstante bat mantentzeko ulea galtzen hasi ginan, izerdia bota eta gorputza freskatu ahal izateko” azaldu deusku EHUko adituak. Ugalketari jagokonean taldeka eta modu promiskuan bizitzetik monogamo izatera pasau gara Perez Iglesiasen berbetan. “Ez gara monogama perfetuak baina poligamia promiskuotik monogamiarantz goaz. Umeen zaintza partekatua be lortu dogu eta horri esker beste primateek baino kume (seme-alaba) gehiago euki ahal izan doguz” azaldu dau katedradunak.

Berotze globala

2023a izan da inoiz neurtu dan urterik beroena, ia 1,5 gradu beroagoa. Bagiletik abendurarte, hilabete guztiek gainditu dabez, hilabete horreetako tenperatura markak. Berotegi gasen konzentrazinoa inozko handiena da. Juan Ignacio Perez Iglesiasi gizakiak bere eboluzinoan berotze globalik jaso dauen itaunduta, horri erantzuna emotea gatxa dala esan deusku. Iraganeko tenperaturak zeintzuk izan ziran ez dakigulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00