"Nire bokazinoak heziketa, pastoraltza eta ekologia dira" esan deusku Jaione Lopezek

Ilusinoz beterik dago eta Berrizko Mesedetakoen eskutik egingo dauan misinoagaz

Jaione Lopez elorrioarra Filipinetara misinolari urte birako

Jaione Lopez / Bizkaia Irratia

Datorren uztailean  Jaione Lopez 25 urteko gaztea Filipinetara doa misinolari modura bizi modu barri bat hastera. Ilusinoz beteta dagoala esan deusku Berrizko Mesedetakoen eskutik burutuko dauan misinoaren egitekoagaz, bat dator bere bokazinoagaz: heziketa, pastoraltza eta ekologia.

Lehenago Kaikorren (Kenia) egon zan eta antzeko esperientzia bat bizi izan eban. Oraingoan urte birako joango da Quezon herrira, Manilatik 12 kilometrotara dagon zonaldera eta hango umeakaz egingo dau lan. Izan be Jaione Lopez-ek Lehen Hezkuntzako ikasketak egin dauz eta bizi dauan fedea opari modura hartuta beste batzukaz partekatu nahi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular