'Piztu jakin-mina' lelopean, EHU-k 42.Uda Ikastaroak aurkeztu dauz

Ekonomia sozial eraldatzailea, giza eskubideak, bizi kalidadea, digitalizazinoa edota adimen artifiziala izango dabez berbagai

Jakin-mina pizteko asmoz datoz 42. Uda Ikastaroak

Gorka Moreno, Laura Poderoso eta Itziar Alkorta / EHUko Uda Ikastaroak

Personak ez gara inoiz hain konektauta egon, ez dogu ezagutza hain eskura izan eta halan da be, desinformazinoa gure bizitzetan barneratuta dago. Hainbeste edukiren aurrean gatxa egiten jaku zalantzan jarri eta galbahea pasetea. Jakiteak ahalegina eskatzen dau eta geure erabagiak hartzea baino errazagoa da korronteak eroan gaitzan iztea.

Itziar Alkorta ikastaroen zuzendari akademikoak esan deuskunez, informazinoaren uholdearen aurrean, ezagutza, gogoeta eta jakin-mina piztea izango dira aurtengo EHUko Uda Ikastaroen ardatzak. 152 ikastaro programau dabez eta aurrez aurreko ikastaro gehienak Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dira. Aurten be presentzia izango dabe Nafarroane ta Akitania Barrian. Aurrez aurrekoak izango diran ikastaro gehienetan online parte hartzeko aukerea be egongo da.

Askotariko profilei zuzendutako eskaintzan, aurten arreta berezia jarriko dabe gazteengan. Gazteei zuzendutako hainbat ikastaro izango dira: Saltillo eskola-ontzian hainbat egunetako zeharkaldia egiteko aukerea, surfaren onurei buruz edota futbolak gizartearen eraldaketa tresna lez dauan garrantziaz hausnartuko dabe, baita sexologiak zein musikak gizartean daukien eraginari buruz be.

25 urte arteko gazteek, izena emoterakoan, erraztasunak izango dabez. Maiatzaren 31 baino lehen matrikulau ezkero, 25 euro baino ez dabez ordaindu behar izango ikastaro bakotxeko.

EHUko 42.Uda Ikastaroetan matrikuletako epea zabalik dago. www.uik.eus webgunearen bitartez egin daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular