Jesus Iriondo: "2026ko irailean umeak eskola barrira sartuko dira"

Etxebarriko alkateak herriko proiektuen barri emon deusku Herriz Herri saioan

Jesus Iriondo: “2026ko irailean Etxebarriko umeak eskola barrira sartuko dira”

Jesus Iriondo alkatea / Bizkaia Irratia

Lea-Artibai eskualdera joan da asteon Herriz Herri saioaren estudio ibiltaria. San Andres egunaren bezperan, Etxebarrira hurreratu gara. Kalamua eta Urko mendiek inguratzen dabe herria, eta Urko errekea igarotzen da udalerritik. Erreka honen ertzetik igarotzen da kilometro bi inguru daukan oinezkoentzako bidea. Jesus Iriondo alkateak herriaren egoeraren barri emon deusku, bere laugarren legegintzaldia zelan doan eta aurtengo erronkak zeintzuk diran azaldu deuskuz.

Proiektu nagusiei jagokenez, eskola barria eta errepidearen parean joango dan Etxebarria eta Markina-Xemein arteko ziklabea aitatu deuskuz. Eskola herrian bertan egotearen garrantzia azpimarratu gura izan dau Etxebarriko alkateak, eta data zehatzak be emon dauz: “2026ko irailean umeak eskolara sartuko dira”. Eskolaz gain, haurreskola be izango dauala gaineratu dau alkateak, eskola “potentea” izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular