Tourrean Jasper Philipsen belgiarrak irabazi dau hirugarren etapa, Phil Bauhaus eta Caleb Ewanen aurka. Pello Bilbaok 55garren postua lortu eban eta Mikel Landak 60garrena. Gaurko etapea, Frantziatik pasatuko da, baina biharkoa Zuberoatik ikusiko dogu. Beraz, nahiz eta atzo Euskal Herriari agur handia izan, bihar izango da agur ofiziala.
Gaur Jokoan daukagu Jon Ander Insausti, Euskaltel Euskadi, Bahrain eta Murias taldeetako txirrindulari ohia. Gainera Gorka eta Ion Izagirre txirrindularien lehengusua da.