'Zeru-lurren liburua' lanak Irun Hiria poesia 2023 saria eskuratu dau

Jon Gerediaga idazle bilbotarrak argitaratzen dauan zazpigarren lana da

Jon Gerediagak bere azken poesia liburua garandu dau Irakurrieran saioan

Jon Gerediaga / Bizkaia Irratia

Jon Gerediaga idazlea izan da aste honetan Bizkaia Irratiko estudioetan. Zeru-lurren liburua besapean ekarri dau, argitaratu dauan zazpigarren lana. Oraingoan Elkar argitaletxearen eskutik. Sorkuntza literarioan poesia da gehien landu dauana, eta liburu honek Irun Hiria Poesia 2023 saria be jaso dau.

Atahualpa Yupanquiren Reliquias diskoa ekarri dau entzuteko. Liburuagaz zeozelango loturea be badaukala aitortu deusku. Izan be, liburuak hasieran “zaurituei” eskaintzea dauka eta Atahualparen doinuek berak izandako zauri batzuk baretzeko balio deutsiela nabarmendu dau Jon Gerediagak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular