EH Bilduk Kongresuan talde propioa mantendu gura dau eta helburua lortuko dabelakoan dagoz. Goizeko Izarretan saioan EH Bilduko hautagiak, Jon Inarrituk esan deusku olatu baten dagozala, eta emaitza onak itxaroten dabezala hauteskunde orokorretan. Inarritu Leioan jaiotakoa da baina hauteskunde honeetan Gipuzkoako zerrendan bigarren postuan doa. Bizkaiko zerrendako lehenengoak Oskar Matute eta Marije Fullaondo izango litzatekez.
Inarrituk esan dau euskal agendaren defentsa bateratuan EAJ faltan botaten dauela, gizarte gaien aldarrikapenetan ERCgaz jeltzaleakaz baino gehiago konektetan dauela eta PSOEri buruz nahiko kritiko egin dau berba. Inarrituren eretxian Sanchezen gobernua une honetan Bilduren ondoan egotearen bildur da. “Gauzak ondo egin dauzela sinistuten badau bildur horrek ez dauka zentzurik” uste dau Inarrituk.
Ertzaintzaren barruan sortutako Ertzainak Indarbidean plataformari buruz galdetuta EH Bilduko hautagaiak dino ertzainek sindikatuen bitartez euren lan aldarrikapenak bideratzeko aukerea dabela baina plataforma barriaren bitartez mehatxuak plazaratu dirala eta horreek ez dabela lekurik.