Euskerazko dotrinen ikerketa zabala eukan eginda

Ohorezko euskaltzain izentau eben 2018an

Jose Mari Rementeria abade eta euskaltzaina hil da, langile nekaezina

Jose Mari Rementeria / Bilboko Eleizbarrutia

Jose Mari Rementeria abade eta euskaltzaina Etxebarrian jaio zan 1940an, baina urte ugari egin eban Ondarroan abade.

Arteagan eta Derion ikasketan egin eta gero, Teologia eta Katekesi ikasketak egin zituan Salamankako Unibertsidade Pontifikalean. Abadea, Eukal Elizbarruti arteko Katekesi eta Liturgia batzordeko kidea izan zan, Euskal Baliabideak taldeko langile nekaezina eta nabarmetnzekoa da euskerazko dotrinak batzen egindako lana.“Euskerazko dotrinak:Kristau Katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko bigarren Kontziliora (1545-1962)” argiraratu eban Labayru Fundazinoagaz 2018an.Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina be bazan, 2018an izentau eben. Bere ingurukoek dinoe izaera oneko pertsonea eta langile nekaezina zala.

Bihar arratsaldeko zazpiretan egingo da bere aldeko hileta elizkizuna, Ondarroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00