Turismo sailetik deia hartzen badabe eritxia emoteko prest dagoz Destino Bilbaon

Udan topoera dagoz, eskeintza osoa beteta dago

Joseba Goirigolzarri:”tasa turistikoak ez dau turista kopuruan eraginik izango”

Joseba Goirigolzarri / Bizkaia Irratia

Destino Bilbao-ko zuzendaria dan Joseba Goirigolzarrik esan deusku eurak ez dabela tasa turistiko, zerga eta antzekoez eritxirik emoten, ez dalako euren zeregina. Baina Turismo sailetik eskatzen badeutse emongo dabela. Bere ustez tasa turistikoak ez dau kalterik eragingo turista kopuruan, beste leku batzuetan be ez dauelako euki.

Udea Bilbon ondo doala esan deusku, leku askotako turistak dagozala, eta euron eskeintzea bete-beteta dagoela. Ekimen lagungarriak izan zituen garagarrilean: Frantziako tourra, BBK Live jaialdia eta abar. Holakoek asko laguntzen dabela azaldu deusku, baina ekitaldi barik be abuztua oso ondo doala.

Guggenheim Bilbao museoak erakarrita etorten da jente asko Bilbora, baina eurok Bizkaian zeharreko beste leku batzuk bisitetako gomendioa egiten deutse, eta joan be joaten dira: Bizkaia Zubia, Getxo, Balmaseda eta abarretara. Aldaketea igarri dabe jenteak Bilbon egiten dauen egotaldian be, luzatu egin da. Lehen nekez egiten zituen egun bi baino gehiago, baina orain egotaldi horreek luzatuz doaz. Gure klimea be eskertzen dabe, bero handiegirik ez dauelako egiten. Gero eta jente gehiagok eskertzen dau freskurea.

Turismo arloan gauzak ondo egiten dabilzala uste dau Goirigolzarrik, eta hobetzekotan hegaldiak hobetuko leukezala, batez be leku jakin batzuekin konexinoak, batez be Asiagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular