"Bilboko Autonomia kalea berdetu nahi dogu" zehaztu dau Equo Berdeak taldeko koordintzaileak

Zabor organikoa birziklatzen dabenak saritzea proposatu dau Elkarrekin Podemos-IUk

Joserra Becerra (Equo-Berdeak): “EAJ eta Bildu ingurumen kontuetan antzekoak dira, alternatibak behar doguz”

Joserra Becerra (Equo Berdeak) / Bizkaia Irratia

Orain dala egun gitxi Ione Belarra Podemoseko koordintzaile nagusiagaz ekitaldi politikoan izan da Joserra Becerra Equo-Berdeak taldeko koordinatzailea. Hauteskundeei jagokenean Elkarrekin Podemos-IU, Alianza Verde eta Equo Berdeak osatzen daben koalizinoa EAEko 66 udalerritan aurkeztuko da, 2019an baino 14 udalerri gehiagotan. Goizeko Izarretan saioan euki dogu Joserra Becerra. Mogikortasun barri bati buruzko apustua egin behar dala uste dau politikariak. “Ibilgailu pribaduak desbardin egiten gaitu eta justizia soziala bilatu behar da” azaldu dau Becerrak.

Autonomia kalea

“Bilboko Autonomia kalea berdetu gura dogu batez be beroaldiei aurre egin eta zuhaitzez beteteko . Lau errai daukaz gaur egun eta hori aldatu behar dogu, bizitzea emon behar deutsagu kale horri, Bilbon porlanik gehien daukan kalea da” azaldu deusku Becerrak.

Zabor organikoa

Elkarrekin Bizkaia taldeak zabor organikoa birziklatzen daben herritarrak saritzea proposatu dau. Administrazinoari zabor hori birziklatzea merketzen deutsela azpimarratu deusku Becerrak. Hori dala eta auzokide horreei hobariren bat edo sariren bat emon behar jakela uste dau.

EAJ-Bildu

Ingurumen politiketan EAJk eta Bilduk antzeko politikea dabela esan dau Joserra Becerrak. Alderdi biei, hauteskunde kanpaina bi alderdiren arteko kanpaina bihurtzea leporatu deutse. “Badirudi haiek bakarrik dagozala, bata bestearen kontra eta alderantziz dabilz. Hori ez da ona hauteskunde kanpainarentzat ezta gizartearentzat be, alternatibak behar doguz” zehaztu dau Becerrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular