Urremendi Landa Garapen Elkarteak “Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor” organo jaialdiaren edizio barri bat antolatu dau, Europa mailan egiten dan garrantzitsuenetako bat. Aitziber Ansotegi Urremendi Landa Garapen Elkarteko gerenteak, Joxe Benantzi Bilbao UOJEko
koordinatzaileak eta Leire Irazabal, Euskal Herria Museoko zuzendariak jaialdiaren XIX. edizioaren xehetasun guztiak aurkeztu ebezan Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan.
Jaialdiak 12 kontzertu izango dauz guztira eta garagarrilaren 15etik abuztuaren 15era eskainiko dira Busturialdea-Urdaibai eskualdeko hainbat udalerritan. Mundakan hasi eta amaituko da kontzertu zikloa, eta bidean, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Axpe-Busturia, Bermeo, Arratzu, Kortezubi eta Gautegiz-Arteaga bezalako herriak bisitatuko dauz.