"Deustuko Unibersidadean 2.500 bekadun dekoguz une honetan" azaldu dau Juan Jose Etxeberria errektoreak

Zapatuan ate irekien eguna egingo dabe Deustuko Unibersidadean

Juan Jose Etxeberria: “Gehien eskatzen diran graduak Medikuntza eta Ingeniaritza dira”

Juan Jose Etxeberria / Bizkaia Irratia

Deustuko Unibertsitateak ateak zabalduko dauz zapatu honetan, bere eskaintza akademikoa ezagutzen emoteko. Etorkizuneko ikasleek Informazino saioetan, bisita gidatuetan eta titulazinoen standetako alkarrizketetan parte hartu ahal izango dabe. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte.

Datorren ikasturtean, 2024-2025 ikasturtean, eskaintza akademikoan nobedadeak izango dirala esan deusku Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsidadeko errektoreak Goizeko Izarretan saioan.  Ikasleen eskari gehienak osasun arlora bideratzen dira gaur egun, osasun arloko graduetara eta baita ingeniaritza graduetara, inteligentzia artifiziala eta informatikara be. Deustuko Unibertsidadeak balioen eta humanidadeen alde egiten dau. Beharbada ikasle gitxiago izango dira gradu horreetan, baina unibertsitateak beti egingo dau ahalegina arlo horretako graduen alde.

2024ko erronkei buruz, Erasmus programeari buruz, euskeraz egiten dan eskaintza akademikoari buruz, Adimen Artifizialari buruz, bekadunei buruz eta Aita Santuari buruz be berba egin dogu errektoreagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular