Julen Agirrezabala Athleticeko atezainagaz egin dogu berba, Unai Simon Lezamara itzuli dan egunean

Kopako partiduak jokatzeko aukerea izaten dau Julen Agirrezabala Athleticeko atezaina, eta prest dago Sestaorako

Julen Agirrezabalak beste aukera bat eukiko dau gaur Burgosen aurka

Julen Agirrezabala baoia eskuetan dauela / Athletic Club

Athletic lehiaketara itzultzeko lanean dabil egunotan. Munduko Txapelketan egon diran 3 jokalariak Lezaman dira dagoeneko. Iñaki Williamsek gimnasialekuan egin dau lan egunotan. Unai Simon eta Nico Williasm 5. zelaian ibili dira. Herrerak eta Balenziagak giharretako arazoak daukiez. Ez dabe lanik egin besteekin batera. Berenguer be barruan izan da egunotan.

Julen Agirrezabala atezainagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Agirrezabalak Unai Simon dauka aurretik. Simon da lehoien atezain nagusia. Espainiako selekzinoan be, berak jokatu dau Munduko Txapelketan. Lehiakide gogorra dauka aurrean. Baina Agirrezabalak jokatzen dauen bakotxean, atezain handia dala erakusten dau. Futbola zelakoa dan badakiala dino, eta prest egon nahi dau aukerak sortzen diranerako.

Ezustekorik ez badago, Sestaoren aurka kopan hasieratik urtengo dau Agirrezabalak. Kopan jokatu eban Marcelinogaz, eta halan egin dau Valverdegaz be. Egunotan, gainera, lagunarteko partiduak daukiez zurigorriek. Eguenean, Burgosen aurka eta zapatuan, Udineseren kontra. Valladoliden eta Chivasen aurka be jokatu dau Agirrezabalak. Ondo  jokatu be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular