Aitor Elordik beste kolpe bat emon nahi dau Lau T'erdiko Txapelketan

Jokoan saioan izan dogu Aitor Elordi pelotaria

Kolpez kolpe, nor geratuko kaiola barruan

Elordi eta Ezkurdia materiala aukeratzen / Aspe Pelota

Lau T’erdiko Txapelketea aurrera doa. Finalaurrekoetako ligatxua hasi da. Bigarren partidua jokatuko dabe gaur Ezkurdiak eta Elordi. Lehenengoa Peio Etxeberriak irabazi dau Darioren aurka. Lehen puntua, ba, Etxeberriarentzat moltso batean. Bestean, gaur sartuko dira kaiolan Ezkurdia eta Elordi. Beste partidu biak zapatuan eta domekan. Elezkano Lasoren aurka, eta Altunak Peña izango dau aurrean.

Aitor Elordik bete dau lehen helburua, final zortzirenak gainditu eta ligatxuan sartzea. Horretarako, Erik Jaka 2020ko buruz buruko txapeldun eta lau t’erdiko azpitxapelduna kanporatu dau (22-16). Orain, Joseba Ezkurdia izango dau aurrean. Beste oilar handi bat. Ezkurdiak birritan irabazi dau txapelketa hau, 2018an eta 2019an. Elordik beste kolpe bat emon nahi dau, Jakaren aurka lez.

Jokoan saioan egin dogu berba Aitor Elordi mallabiar aurrelariagaz. Pozik dago orain arte egindakoagaz, baina gehiago nahi dau. Ezkurdia aurkari handia dala kontuan izanda, estu hartzeko prest dago. Beasainen jokatuko dabe gaur, ligatxuko lehen partidua euren moltsoan. Frontoia erasorako ona dala nabarmendu dau mallabiarrak. Bildur barik jokatuko dauela agindu dau. Sakea oso garrantzitsua izango da. Bai ondo ataratea, bai ondo erantzutea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00