Beheko mailetan inoiz baino neska eta mutil gehiago egon arren, gitxi batzuk baino ez dira pasetan senior mailara

Kaiku arraun taldeko entrenatzaileak Eusko label ligearen sailkapeneko erdialdean egon gura dau klubaren mendeurreneko urtean

Korta: “Gero eta gazte gitxiago dagoz goi mailako traineruetan”

Jose Luis Korta ez zan pozik geratu Kaikuk Lekeitioko banderagaz egindako lanagaz / Bermeoko arraun argazkiak

Jose Luis Kortak mende erdi baino gehiago daroa arraun munduan. Aurten be, ez da lehorrean geratu eta Kaiku arraun taldeko traineruko entrenatzailea da. Nahi baino arraunlari gehiago galdu ditu Kaikuk iazko denporalditik. Estribor aldekoak gehienak. Edozelan be, Kortak ondo ikusten dau bere trainerua datorren garagarrilaren 1ean hasiko dan ligarako.

Oriotarrak nabarmendu dau gero eta arraunlari gazte gitxiago dagozala goi mailako traineruetan. Arraun talde eta eskolak beteta egon arren, arraunlari gehienek ez dabe senior mailarako jauzia emoten. Hausnarketarako kontua da ezelango zalantza barik.

Arraun talde historikoa da Kaiku. Ehun urte beteko ditu aurten Simondrogas auzoan sortutako taldeak eta gorengo mailan lehiatuko da. Kaikuko traineruak lan txukuna egin eban azken denporaldian. Seigarren postuan sailkatu zan eta bigarren txandan lehiatu zan estropada gehienetan, beheko postuetatik urrun. Aurten be bardin antzera ibiltea da sestaoarren helburu nagusia. Ez dira lar fin ibili denporaldi aurreko estropadetan -Lekeition ekainaren 10ean jokatutakoan batez be- baina entrenatzaileak dino lan gogorra egingo dabela ligea hasi aurretik geratzen diran egunetan, ligan mailarik onena emoteko asmoagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00