Mankomunidadeko euskera sailak antolatzen dau

Hirugarrena da aurtengoa

Kulturaldia prest Uribe Kostan

Kulturaldia Uribe Kostan / Bizkaia Irratia

Prest dago hirugarren Kulturaldia Uribe Kostan. Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak antolatzen dauan ekimena da Kulturaldia. Hirugarrena da aurtengoa. Eskualdean, euskerearen erabilerea sustatu eta indartzea da helburua. Orain arteko edizinoak ondo joan direla esan deusku Mankomunidadetik Juan Luis Aranburu euskera teknikariak. Plentzian, Gorlizen, Lemoizen, Urdulizen, Sopelan eta Barrikan izango dira kultur saioak zapatu honetan hasi eta abenduaren 3ra bitartean. Gazteengana heldu nahi izan dabe.

Danetarik egitarauan

Eire eta J.Martina taldeak izango dira hasteko Plentzian. Olaia Inziarte, Afrika Bibang, Xsakara, Sonakay edo Xabi Aburruzaga be agertzen dira dira Kulturaldiaren kartelean. Nobedadea da aurten, pole dance saioak izango direla. Lehenengoa Gorlizen, hilaren 18an eta bigarrena Urdulizen 25ean. Barra bertikal finko bat jarri eta dantzariak barra horren ganean egiten dau bere jarduerea. Bertsoaldia be izango da. Ane Labaka, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Imanol Uriaren bertsoez gozatzeko erea egongo da abenduaren 1ean Sopelan. Guzti honez gain, kale animazinoa be ez da faltako Uribe Kostako Kulturaldian zemendiaren 11tik abenduaren 3ra bitartean. Euskeraren nazinoarteko egun horretan, Kantu Kolore ikuskizuna izango da Barrikan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular