350 bazkide daukaz gaur egun

Urtean zehar ospatuko dau urteurrena Barakaldoko dantza taldeak

Laguntasuna dantza taldeak, 75 urte eta gehiago

Laguntasuna dantza taldea / Bizkaia Irratia

Barakaldoko Laguntasuna dantza taldeak 75 urte bete dauz. 1949. urteko abenduan sortu zan. Zortzi dantzari eta txistulari bi izan ziran hasi zirenean. Ordutik, gora behera handiak izan dira baina taldea sendo mantendu da, pandemiari be aurre eginaz. 350 bazkide dira gaur egun, honeetatik 200 kide aktiboak dira. Dantzari eta musikariez gain, abeslariak dagoz eta erraldoien taldea be badaukie. Dantza eskolea be badaukie. Honetara, txikienak joan daitekez baina baita helduak be.

Ikerketea

2011. urtean, Barakaldoko ikerketa etnografikoa hasi ziran egiten. Azterketa bibliografiko baten bitartez, inkestak eta alkarrizketak egiten hasi ziran 85 urtetik gorakoen artean. Barakaldoko bizitza tradizionalaren ganekoak batu nahi dabez. Urteurrena ospatzen urtarrilaren 24an hasi ziren eta asmoa urte guztian zehar ospatzen jarraitzea da. Eder Niño taldekideak kontau deuskuz dantza taldearen ganekoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular