Azken lau hamarkada honeetan, erakundeak 8.500 lan-aukera baino gehiago eskaini deutsez desgaitasunen bat daben pertsonei

Gaur egun, Lantegi Batuakek 20 industria-zentro ditu Bizkaiko eskualde guztietan

Lantegi Batuakek 40 urtetan 236 miloi euroko balio sozial integratua sortu dau Bizkaian

Izaro Jauregizar eta Alazne Bidaurrazaga / Bizkaia Irratia

Lantegi Batuak Gorabide Adimen Desgaitasuna daben Pertsonen aldeko Bizkaiko Elkartearen babesean sortu zan 1983an, eta,lau hamarkada geroago, Bizkaian errotuta dagoen erakunde bat da, pertsona erdigunean jartzen dauan enpresa-eredu sozial batean oinarritua. Hori holan,Lantegi Batuakek eskeintzen dauan industria eta zerbitzu jarduera gizarte inklusiboago batean laguntzeko tresna da.

Gaur egun, Lantegi Batuakek 20 industria-zentro ditu Bizkaiko eskualde guztietan eta, dibertsifikazinoaren ondorioz, zerbitzu-sare zabal bat eskaintzen dau (lorezaintza, garbiketa, dokumentu-kudeaketa, vendinga, mendekotasunari laguntzea…). Horretan guztietan, 3.179 pertsonak lan egiten dabe.
Hazkunde jasangarriari eta erakundearen dibertsifikazioaren aldeko apustuari esker, 40 urteko ibilbide honetan  8.500 lan-aukera baino gehiago sortu dira Bizkaian desgaitasuna daben pertsonei zuzendurik. Ibilbide horren adibidea da Lantegi Batuakek sortutako balio sozial integratua, 235,9 milioi eurokoa izan zala 2022an. Gure estudioetan izan ditugu Izaro Jauregizar eta Alazne Bidaurrazaga.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular