Sebas Gartzia Trujillok 'Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera' liburua idatzi dau

EHU-ko Euskal Literatura Sailaren barruan argitaratuko da

Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera

Sebas Gartzia Trujillo (Barakaldo, 1944) Euskal Filologian doktorea da, 1996az geroztik Euskaltzaindiako kidea eta Bilboko Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kolaboratzailea. Aspalditik dabil euskal literatoak eta Jainkoarekiko erlazinoa aztertzen. Orain Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’ (1905-1937) olerkaria aztertu dau: ‘Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera‘. Liburuaren kontraportadan irakurri geinkenez, “Lauaxeta euskal poeta ezagun eta estimatua zan. Oraindik bere nortasuna erdi-ilun geratzen jaku“. Sebas Gartzia Trujilloren esanetan, Laukizko olerkariak dimentsino asko izan ebazan. Gehienbat olerkari lez ezagutzen dogu baina Lauaxeta, batez be, gizon politikoa eta gizon erlijiosoa izan zan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular