Zezeilaren 16an eta 17an ospatuko dabez Inauteriak Sondikan

Sondikako Inauteriak alkartea lanean dihardu aurtengo aratusteak antolatzen

Lehenengoz herri-bazkaria egingo da Sondikako Inauterietan

Ate joka daukaguz Inauteriak. Sondikan zezeilaren 16an eta 17an ospatuko dabez, eta Inauteriak alkarteak aurreko urteetakoen antzeko egitaraua antolatu dau, baina nobedade bategaz: herri-bazkaria egingo dabe zezeilaren 17an. Txartelak daborduko salgai dagoz, zezeilaren 04ra bitartean, herriko taberna batzutan.

Iraia Azkorra Sondikako Inauteriak alkarteko kideak Herriz Herri saioan azaldu deuskunez, zapatuan, herri-bazkariaz gain, mozorro desfilea, kalejirea, umeentzako parkea, triki poteoa edota Gorantzaileak dantza taldearen dantza poteoa egingo dira. Bezpera, barikua, herriko jentearentzat izaten dala esan deusku Azkorrak. Barikuko mozorroen gaia mundu magikoa izango da.

Sondikako aratusteen sorreraz edota Inauteriak alkarteaz be egin dogu berba Iraia Azkorragaz Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular