97 potinek parte hatuko dabe gaurko Antzar jokoan. Leketion San antolin jaietako egun nagusietako bat ospatuko dabe: Antzar Eguna Urtero lez, Lekeitiora jende asko gerturatzea itxaroten dabe eta horregaitik Bizkaibusek Lekeitiora autobus zerbitzua indartu egingo dau. “Goizeko 11:00etan herria ibilgailuentzako sarratuta egongo da” adierazo deusku Ander Aldazabal alkateak. Herriaren kanpoaldean aparkaleku bereziak be egokituko dira. Izan be, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00etara, herrirako sarbideak itxi egingo dabez. Gainera, izan leiteke, itxiera goizaldeko ordubata arte luzatzea.
Segurtasunari jagokonez, jaieremuan ospitale behin-behineko ospitalea jarriko dabe eta udaletxeko eskaileretan sexu erasoen kontrako puntua. Antzar Eguna Lekeition, goizeko 10:00etan hasiko da musika bandaren kalejirarekin.
Antzar jokoa 16:00etatik 19:00etara izango da.