Antzar jokoa arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara egingo dabe

"Goizeko 11:00etan herria ibilgailuentzat itxita egongo da" azaldu dau Ander Aldazabal alkateak

Lekeitioko Antzar Egunean 97 txalupa lehian gaur

Potinak arratsalderako prest / Lekeitioko Trismo Bulegoa

97 potinek parte hatuko dabe gaurko Antzar jokoan. Leketion San antolin jaietako egun nagusietako bat ospatuko dabe: Antzar Eguna Urtero lez, Lekeitiora jende asko gerturatzea itxaroten dabe eta horregaitik Bizkaibusek Lekeitiora autobus zerbitzua indartu egingo dau. “Goizeko 11:00etan herria ibilgailuentzako sarratuta egongo da” adierazo deusku Ander Aldazabal alkateak. Herriaren kanpoaldean aparkaleku bereziak be egokituko dira. Izan be, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00etara, herrirako sarbideak itxi egingo dabez. Gainera, izan leiteke, itxiera goizaldeko ordubata arte luzatzea.

Segurtasunari jagokonez, jaieremuan ospitale behin-behineko ospitalea jarriko dabe eta udaletxeko eskaileretan sexu erasoen kontrako puntua. Antzar Eguna Lekeition, goizeko 10:00etan hasiko da musika bandaren kalejirarekin.
Antzar jokoa 16:00etatik 19:00etara izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular