
Zapatu honetan Peru Magdalena Arriaga idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, berak Miren Asian Lora ilustratzaileagaz eta IbonRG musikariagaz ondutako Lo kantak proiektu multimediaz berba egin daigun.
Saio honetan entzungo dogu bere Oier Gillan, Leire Vargas, Miren Amuriza, Lutxo Egia, Iratxe Etxebarria, Eztizen Artola Ituarte, Eneko Bidegain, Joxean Agirre, Irati Gallastegi Molero eta Andere Bouza Bengoetxea idazle gonbidatuen artean osatutako Konstelazio literarioa.
Lo kantak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.