Loditasunaren munduko eguna izan da asteon

Pisu asko izan zeinke baina lodi egon barik, giharrak eta likidoak be kontuan hartu behar diralako

Loditasuna ez da bakarrik pisuagaz lotu behar

Loditasunaren Munduko Eguna / Bizkaia Irratia

Loditasunaren munduko eguna izan zan martiaren laugarrena. Lau Haizetara irratsaioan hamabostean behin, nutrizinoaz arituko gara Durangoko On Ekin zentruko nutrizionistakaz eta asteon, loditasunaz egin dogu berba Nahia Zeziagagaz batera. Loditasuna zer kontsideratzen dan, gorputz masaren indizea, loditasuna eta obesidadearen arteko aldea… Alde askotatik jorratu dogu gaia Zeziagagaz batera.

Pisua zelan neurtu

Daukaguzan kiloak neurtzeko orduan, jakin egin behar da kilo horreetatik zenbat diran gantzak, zenbat giharrak eta zenbat likido daukaguzan. Beraz, zenbat kilo daukagun kontuan hartu beharrean kilo horreek nondik datozen ikusi behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular