Gurutzetako Unibertsitate Ospitalak aurton 70 urte beteko dauz; 6 mila beharginek lan egiten dabe han

"Azken bi urteetan Osakidetzan lan absentismoak %1,5 egin dau behera" esan dau Osasun sailburuordeak

Lore Bilbao: “Itxaron zerrendak murriztea lortu da, kontsulta pribaduetara jende gitxiago bialduta”

Lore Bilbao (Osasun sailburuordea) / Bizkaia Irratia

Osakidetzan martxan dagozan lan eskaintza publikoei esker, behin behinekotasuna %9 ingurura murriztuko dala esan deusku gaur Goizeko Izarretan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak, Lore Bilbaok. Bere berbetan, 11.000 plaza baino gehiago egonkortu dira Osakidetzan eta 4.000 gehiago iragarri ziran urtarrilean. 200 plaza gitxienez familia medikuentzat eta pediatrentzat izango dira Lehen Mailako arretan eta baita ospitalez kanpoko psikiatrentzat be. Goizeko Izarretan irratsaioa Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ate nagusitik egin dogu gaur.

Osakidetzako langileen absentsimoa gaur egun %10ekoa da. “Azken bi urteetan absentismoak %1,5 egin dau behera Osakidetzan. Hala ere, datuak arduratzekoak dira” esan deusku Lore Bilbaok. 2024ko garagarriletik zemendira bitartean ebakuntzen itxaron zerrendea 67 egunekoa izatetik 52 egunekoa izatera pasaua zan. “Dakienei entzunda eta osasun sisteman lan egiten dabenei lagunduta lortu da itxaron zerrendak murriztea. Gaur egun ebakuntzetarako bataz beste 52 egun itxaroten dira. Bai Lehen Arretan eta baita kirurgietan itxaron zerrendak murriztea lortu da, eta guzti hau pazienteak kontsulta pribaduetara bialdu barik” azaldu dau Lore Bilbaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00