Bidai modukoa egitea proposatzen deusku artisteak

"Itsasoari so, kadmio gorria ez da etorri" izena dauka erakusketeak

Lorea Oar-Artetak itsasoaz egindako lanak dagoz ikusgai Itsasmuseumean

Lorea Oar-Arteta / Bizkaia Irratia

Bidai bat proposatzen dau Lorea Oar-Artetak “Itsasoari so, kadmio gorria ez da etorri” erakusketaren bitartez.
Bilboko Itsasmuseumean zabaldu zan aurreko astean artista bilbotarraren erakusketa barria. Margoak dira bertan nagusi. Itsasgizon familia batekoa izanik, itsasoak bere bizitzan betidanik garrantzia izan dauala eta, itsasoak sentiarazten deutsona azaldu dau erakusketa honen bitartez. Ariketa eta bidai moduan planteatzen dau Lorea Oar-Artetak.

Margoak zintzilik eta ikus-entzunezkoa

Zintzilik dagozan paper margotuek osotzen dabe erakusketaren zati handi bat. Itsasoaren mogimendua erakutsi gurean jarri dauz era horretara. Luisa Montesen argazkiak be ikus daitekez eta Montesegaz batera egindako ikus-entzunezkoa be. Honetan, artistaren sortze prozezua ikus daiteke batetik eta bestetik ibaiadarra. “Itsasoari so, kadmio gorria ez da etorri” erakusketea, maiatzaren 1era bitartean egongo da ikusgai Bilboko Itsasmuseumean. Datorren astean, hilaren 25ean, hamalau urtetik gorakoentzako tailerra eskeiniko dau Lorea Oar-Artetak. Pigmentoak izango dira honetan nagusi. Tailer honez gain, Urretabizkaia txarangak lagunduta, bisita gidatu bat be izango da Itsasmuseumean. Lorea Oar-Arteta txaranga honetako kidea da eta esan deuskunez, datozen egunetan jakinaraziko dabe ze egunetan izango dan bisita gidatu hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00