

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. ‘Los aitas’ pelikula egongo da ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Million Dollar Secret’ reality showa, ‘De estrella del rock a asesino’ eta ‘Oro y codicia: en busca del tesoro de Fenn’ dokumentalak eta ‘Atrapados’, ‘La supervivencia de una chica con curvas’ eta ‘ Manual para señoritas’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Gran Turismo’ eta ‘Holland’ pelikulak igon dabez katalogora.