Lurdeiako Landetxea «Terra Llena» lehiaketaren irabazlea izan da eta 2000 euroko saria eskuratu dau. Ruralka eta Ecovidriok antolatutako sarietan punturik gehien lortu dau Lurdeiak. Ekimen honek landa proiektu jasangarri onenak saritzen dauz. Proiektu honeek ekonomia zirkularra bultzatzen dabe, tokiko garapena bultzatuz eta landa-espazioak eraldatuz. Lehenegoz egin da sariketea eta estadu osoko 50 nekazal etxe baino gehiago egon dira lehian.
Bakeaz eta lasaitasunaz gain, zoru erradiatzailea, plakak eta produktu ekologikoak eskaintzen dabez, besteak beste. Holan kontatu deusku Tomas Anduagak, Lurdeiako nekazal-etxeko kideak, Goizeko Izarretan. Gainera kanpoaldean, kotxe elektrikoen karga-puntuaz gain, ur potzu moduko laku txiki bat daukie, ureztatze beharrizanetarako eta inguruko biodibersidadearen mantenuan laguntzeko. Halan da be batzutan zaila da hau guztia jagotea orkatzak hurreratzen diralako eta lurzoruan kalte egiten dabelako.
Orain, Aste Santuari begira, erreserba askotxo dabez. Katalunia, Madril eta Valentziatik etorten dira bezero gehienak eta landetxera gehien joaten diran atzerritarrak alemaniarrak, frantsesak eta belgikarrak izaten dira.