Maialen Aldazabal Berriatuko zestalariagaz egin dogu berba Herriz Herri saioan

"Badabilz aukerak emoten: torneo txikiak antolatuz ia zeozer handia lortzen dan"

Maialen Aldazabal: “Urrun ikusten dot emakumeen zestea profesionalizatzea”

Gizonezkoen zestagaz batera, emakumeen zesta puntea be bizi-bizi dago. Maialen Aldazabal Berriatuko atzelariagaz egin dogu berba Herriz Herri saioan. 17 urteko zestalaria, txikitatik hasi zan zestaz jokatzen. “Neskarik ez zanez egoten, ez ginan ausartzen aurrerapausoa emoten baina heldu zan momentu bat neure lehengusina Elaia eta biok animau ginala”, esan deusku Maialen Aldazabalek. Izaro Arbe entrenadoreak eta herri dagoan zaletasunak asko lagundu eutsen.

Gaur egun 8-9 neska dabilz emakumeen zesta puntan. Maialenek esan deuskunez, “neska gitxi gara, baina danok antzeko mailan gabilz”. Urtean zehar txapelketa diferenteak jokatzen ibili dira. Udan, herriko jaietan antolatzen diran torneoak jokatuko dabez. Ganera gaur hasiko dan Markina-Xemeingo Jai Alai Grand Slam txapelketan be, partidu bi-edo jokatuko dabez emakumeek, gizonezkoen partiduen aurretik. “Badabilz aukerak emoten” gaineratu dau Aldazabalek. Zemendi amaieran Mexikon jokatuko dan 22 urtez azpiko Mundiala be Berriatuko atzelariaren helburuen artean dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular