Maialen Ibarra 22 urteko musikagile bizkaitarra da

'Nire egia zuen ezpainetan' estreinako EPa kaleratuko dau aurten

Maialen Ibarra: “Momentuz gozatzen jarraitzea eta musikea egitea dira nire helburuak”

Maialen Ibarra basauriarrak 22 urte daukaz. 2022. urtean Zuei kantua kaleratu eban eta igazko garagarrilean Ametsekin jolasten abestia aurkeztu eban Mikel Iturbe FMartenegaz batera. Orain Zalantzari esker kantua emon dau ezagutzera, aurton kaleratuko dauan bere lehenengo EParen single moduan.

Nire egia zuen ezpainetan EPa sei kantuz osotuta egongo da. Basauriko musikagileak Bizkaia Irratian esan dauanez, EPak lau single izango dauz, bakotxa bere bideoklipakaz batera argitaratuko dana datozan hileetan, eta laugarren singleak EParen kaleratze ofizialagaz bat egingo dau. Pop-rock proiektu honek gaur egungo soinuak, sintetizadoreak eta gitarrak nahasten dauz, Euskal Herriko musikearen sustraiak ahaztu barik.

Maialen Ibarragaz batera bere sormen taldean Mikel Iturbe (kudeaketa eta proiektuaren zuzendaritzea), Mon Dvy (ekoizlea), Marina Nolen (ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa), Ane Berriotxoa (zuzendaria, argazkilaria eta gidoilaria) eta Maitane Campos (argazkilaria eta zuzendaria) dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular