Euskaltel Euskadin beste urte biko kontratuak nasaitasuna emon deutso Txomin Juaristi txirrindulariari

Maila onaren saria, urte birako nasaitasuna txirrindulari markinarrarentzat

Txomin Juaristik urte birako luzatu dau kontratua Euskaltel Euskadigaz

Txomin Juaristi, lasterketan / Euskadi

Txomin Juaristi Euskaltel Euskadiko txirrindularia zorioneko dago. Urte birako luzatu dau kontratua. Horrek nasaitasuna emon deutsala esan deusku Jokoan saioan. Juaristik 27 urte daukaz. Markinarra da. Profesionaletan bere taldea Euskaltel Euskadi izan da eta izango da. Beste urte bian behinik behin.

Denporaldi oso ona egin dau Juaristik. Batez be, Portugaleko Itzuliaren ostean. Portugalen hamargarren amaitu eban Itzuliko sailkapen nagusian. Etapa bi irabazteko aukerea be euki eban. Horrek konfiantzea emon eutsan, eta harrezkero emaitza oso  onak lortu ditu.

Joan dan denporaldia arin samar amaitu eban Juaristik. Orain, hasita dago entrenetan. Aste bi daroa lanean. Datorren denporaldirako helburua hobetzen jarraitzea da. Taldea be ondo ikusten dau. Gauza politak egiteko gai ikusten dau taldea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00