Planik Plan 01x18: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Maria Jose Llergo, Esne Beltza eta Sin red astegoien honetan Bizkaian

Esne Beltzak bere azken kontzertua eskainiko dau astegoien honetan Bilbo Arenan / Esne Beltza

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Maria Jose Llergoren eta Esne Beltzaren kontzertuak eta Sin red antzezlana nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira egitasmoak geure lurraldean. Ordu horretan, Iurretako Herri liburutegian, Esker oneko jardunaldi literarioak hasiko dira. Bestalde, Bilboko Arriaga Antzokian “1936” antzezlana ikusi ahalko da arratsaldeko 18:00etan. Musikari jagokonez, Maria Jose Llergok kontzertua eskainiko dau Ermua Antzokian 20:30etan.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, arratsaldeko 15:00etan Gernika-Lumoko Astran, bertso bazkaria ospatuko dabe Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolarien eskutik. Ordubete beranduago, arratsaldeko 16:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, “Ostirala iritsi da!” ikuskizunaren lehen emonaldia antzeztuko dabe Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapasek. Dana dala, Esne Beltza izango da zapatu honetako protagonista nagusia. Taldeak bere azken kontzertua emongo dau gaueko 21:00etan Bilbo Arenan.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Eguerdiko 12:30etan, Santurtziko Serantes aretoan, “Moko, Indalecio Bizkarrondo ‘Bilintx’” obra ikusi ahalko da. Arratsaldean, “Ambulant” antzerkia eukiko dogu Getxoko Muxikebarrin 18:00etan eta “Sin red” Bilboko Campos Eliseos Antzokian 19:00etan. Ordu berean, “Zorretan” antzezlana ikusi ahalko da Mungiako Olalde Aretoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00