Abendu eta zezeileko emonaldietan sarrerak agortu dira

Beikozinin afari edo bazkariagaz batera eskaintzen dan ikuskizunak arrakasta handia dauka

Martian be eskeiniko da “Kabaret Trua” Ondarroan

"Kabaret Trua" Beikozinin / Bizkaia Irratia

Astegoienean sarrerak agortuta, Ondarroan “Kabaret Trua” martiaren lehen astegoienean be ikusi ahal izango da barriro. Abenduko zubian eskeini eben Beikozinin “Kabaret Trua”. Aurreko astegoienean, hilaren 3an, 4an eta 5ean barriro eskeini dabe sarrerak agortuz zapatuan eta domekan. Arrakasta handia dauan ikuskizuna da honakoa. Ana Elordi aktoreak aipatu deusku, domekei jagokenez, giro berezia sortzen hasi dala. Kontua da, familia osoak hurreratzen direla eta giro berezia sortzen dala.

Umorea eta ironia nagusi

Ondarroan oso ezagunak diran Ana Elordi bera, Fede Badiola, Nahia Iparragirre, Nerea Arsola, Naia Bandia, Igor Baroja eta Eneritz Ximenogaz batera, Ortzi Acosta, Lady Pituka eta Tavi Gallart ari dira “Kabaret Trua” ikuskizunean lanean. Osagai pikanteak, umorea, musikea, erotismoa eta gaurkotasuna daukien gaiak jorratzen dabez. “Kabaret Trua” ikuskizunean lagun askoren lana dago atzetik. Ana Elordi aktoreak dinosku, behar asko egiten dabela, baina publikoaren aldetik asko jasotzen dabela.

Martian barriro

www.beikozini.eus atarian, sarrerak salgai dagoz martian eskeiniko diran emonaldietarako. Momentuz, martiaren 4 eta 5erako jarri dabez eta agortzen badira 3an be izango da “Kabaret Trua” Beikozinin. Gogoratu, bazkari edo afariagaz batera eskeintzen dala ikuskizuna. Aurrera begira, apirilean be eskeini leikiela esan deusku Ana Elordik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00