Aire ikusentzunezkoan hainbat gaztek Mauriziaren irudian oinarritutako musikea sortu dabe

Aire dokumentala estreinau eben atzo Zinebi jaialdian

Mauriziaren arimak Euskal Herriko eta Kataluniako 13 musikari gazte harrapau dauz

Dokumentalaren grabazinoa / AIRE dokumentala

Maurizia Aldaiturriaga panderojolea inspirazinoa izan da Aire dokumentala egiteko. Atzo Zinebi jaialdian aurkeztu eben Gentzane Martinez de Osabak zuzendu dauen Airre dokumentala. Euskal Herriko eta Kataluniako gazte talde bategaz egin dau lana Martinez de Osabak. Ikus entzunezkoaren webgunean lan hau abentura bat izan dala esaten da, abentura musikala.  Aire lanean parte hartu daben gazte gehienek ezagutzen eben Mauriziaren musikea, baina askok pertsonea ez eben ezagutzen. Ikusentzunezkoan Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat musikari gazte agertzen dira eta musika abentura honi buruzkoak kontatu euskuzan aurreko astean Gentzane Martinez de Osaba zuzendariak. Aire atzo estreinau eben Bilbon, BBK aretoan.

Arratiako bailararen bihotzean, 13 gaztek musika-pieza bat sortu dabe Maurizia Aldeiturriagarengan inspiratuta; izan be, emakumea XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu eban panderojole ikonikoa izan zzn.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular